Coups de coeur

Published on mars 4th, 2015 | by MagMozaik

0

Mugak II. Edo Bizidunaren koreografia bat

Ttitto Aguerre-ek abstrakzioaren piktorikoa ikertzen du. Beatrix Enea-n apailatutako bere erakusketa, Mugak izenburupean, eraman ikerkuntza grafikoaren bigarren denboraldia da.



Artistak berezkotzat dauka gure begiradaren aldaratzea, errealitatearen bestelako irakurketa baten eskaintzea eta emozioa sortzen ahalegintzea, erran nahi baitu mugetaz haratago joaitea. bere lana, bere pultsioz mamitua da, eta gure egiten ditugu. Gutaz mintzo zaigu. Gure barne espazioa berriz antolatzen du; berlmoldatzen ditu baita ere gure hurbilketa instintiboa eta gure intuizioa, bizidunaren katean non kokatzen giren zehaztu arte, posible denari edo debekatutakoari erreferentziarik egin gabe, ezta egiari ala gezurrezkoari, ongiari edo gaizkiari, onari edo txarrari; gure izate sekonenarekin berriz adiskidetzen gaitu, eta gure bizi pultsioei bidea orekitzen die.

IMG_0056

Antropologoa den Tim Ingold-ek abiapundutzat dauka gizakien eta gauzen ikerkuntza, hauen marren ikerkuntza dela. Ibiltzea, idaztea, ehuntzea edo marratzea, marren sortzea dela deritzo.

IMG_0063

Jatorrizko biribilkiarekin lotuta, orri, pareta, paisa, xuxurla edo isiltasun baten neurrira, erakusketak marraztutako  edo asmatutako lerro baten ildoa segitsen du. Marrazkiaren irakurketa antropomorfiko berri honek eta materian utzitako herexek intentzio grafikoa agerrarazten dute, eta munduari eta bizidunari so, Ttitto Aguerre-en izpirituz eta poesiaz jositako bilaketa adierazten: “miatu, ez lehen begiradan ikusten dena, baina materiaz haratago ikusten dena, hizkuntza ahalik eta arruntenean, norbera bere gogeten jabe jartzeko.”

IMG_0060

Pausa gaitezenerako gomita luzatzen digu, obrak molde gordinean edo idorrean behatzeko, eta hauen poesia agian gure egiteko. Mugak non hasi eta non gelditu elkarrekin kausitzeko, gizakiaren arimaren aurkitzeko, gure arimaren aurkitzeko.

Artista korografoa da, eramaten utz gaitezen…

Catherine CLERC,magmozaik64200@gmail.com

This Post Has Been Viewed 141 Times


Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *

Back to Top ↑
  • Rejoignez-nous sur Facebook

  • Catalogue art/culture

  • L’annuaire Mozaik 2017

    L’annuaire Mozaik 2017
  • Panier