littérature

Published on avril 6th, 2015 | by MagMozaik

0

32.Idazleen biltzarra

Apirilaren 6. Hogeita hamabigarren aldikoz ospatzen dugun Euskal Herriko Idazleen Biltzar heu, maiz Biltzarra deitua, aurten ere aberatsa izanen da, bi hilabete lehenagotik ehunta hamahiru idazleek eta  hogeita sei helkarteek jakinarazia baitziguten parte hartuko zutela, horietan hogeita bi eleberri egileek.

IMG_1072

Goizetik haste Euskeltzaindiak bere argitalpenak aurkeztuko dizkigu, idazleak direla: Henri Duhau, Txomin Peillen eta Nathalie Zaika; ondotik Eneko Bidegain Gerla Handiaz mintzatuko zaigu eta Itsas Begia elkartekoek Euskal Itsas Ondarea aipatuko digute Akitaniako Museoari esker eta Marie-Pierre Galarraga, Christian Ondicola eta Jean-Marc Ospital ikerlarien jakinmina dela medio. Berrikitan sortu Kilika argitaletxearen arduradunak ere hitz natzuk erranen dizkigu. Marikita Tanburin bere azken liburu elebidunaz mintzatuko zaigu. Gero Patrick Urkizuz “1914-1918 Lekukoak-Maitz” aurkeztuko du. Laz jadanik aipatua izan zen Sarako etxeak liburua Koegui argitaletxeak plazaratu du. Dominique Duplantier marrazkilariak eta Odile Contamin testuen egileak aurkeztuko digute.

IMG_1058

Arratsaldean, 15:00etan, Delphine Goyenetche, Galtzerdi marradunak liburuaren idazleak haurrak loriatuku ditu, irakurketa eta joko desberdinen bidez. Egun ona pasa ezazue Saran, idazleekin mintzatzeko, liburuak erosteko eta elkarren artean solastatzeko parada eskaintzen baidizue Biltzarrak.

Catherine CLERC,magmozaik64200@gmail.com

This Post Has Been Viewed 105 Times


Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *

Back to Top ↑
  • Rejoignez-nous sur Facebook

  • Catalogue art/culture

  • L’annuaire Mozaik 2017

    L’annuaire Mozaik 2017
  • Panier