Actualités

Published on février 27th, 2015 | by MagMozaik

0

2015eko EKEren KULTURA EGITASMOAREN ARDATZ NAGUSIAK

Euskal kultur erakundeak bere kultura egitasmoa bost ardatz nagusiren inguruan egituratu
du:
  • Azterketa eta aholkuak kultura politika publikoetako eragile ezberdinentzat ;
  •  ” Etnopoloak ” labela erdieste-egitasmoaren gidaritza, denbora berean bilketa, ikerketa etnologikoa eta ondarearen kultura balorapena sostengatzeko ;
  • Euskal kulturaren integrazioa heziketa artistiko eta kulturalean ;
  • Engaiamendu azkarragoa euskal kulturaren garapen tresna den alor numerikoan ;
  • Euskal kulturaren inguruko egitasmoak garatzen dituzten kultura eragilei laguntza, ekonomikoki eta teknikoki
Euskal kultur erakundeak arreta berezia emanen dio alor estrategikoen edo ahulduak diren alorren egituratzeari.
Horrela 2015ean, euskal dantzak lehentasuna ukanen du : besteak beste, ” Soka ” izeneko erakusketa multimedia eta ibitaria ekoiztuko du. Halaber, arartekolaritza egitasmoak garatuko ditugu publiko guziei begira. Gehiago denaz, Euskal kultur erakundea  haurrei eta gazteriari zuzendu kultura egitasmoak sostengatuko ditu, formakuntza eta sorkuntza lagunduz baina ere publiko gazteari zuzendu senstsibilisazio egitasmoak sustatuz.
eke-h-k
Azkenik, hedapen artistikoaren 2015eko egitasmoaren erronka azkarrenetan izanen da. Lan berezia eramana izanen da, kultura programatzaileak eta euskal zinemaren hedatzaileak sarean ezartzeko.
– Bizkitartean, programa hau transizio urte batean kokatzen da, eta hori arrazoi ezberdinengatik.
Lehenik, Frantzia mailako lurralde erreformak aldaketak ekartzen ditu: eskualdeen bateratzea ( Akitania-Poitou-Limousin ), erakunde publikoen eskumen berriak, herri elkargoen azkartzea, elementu guzi horiek kultura politika publikoen aldaketa sakona ekarriko dute.
– Bestalde, ” ipar Euskal Herriaren gobernantza ” berria aztertzen ari dira. Alabaina, Hautetsien Kontseiluak gogoetaldi berri bat abiarazi du, Estatuaren proposamenetan oinarritzen dena. Azterketa bat abiatu du ipar Euskal Herriko Herri eta Hiri Elkargo guziek elkarrekin animatuko dutena.
Gainera, aurten lurralde hitzarmen berria izenpetua izanen da. Hitzarmenaren nondik norakoak zehazten ari  dira eta ondotik instituzio partaide ezberdinek aztertu beharko dute.
Hori dela eta, Euskal kultur erakundeak bere ” Politika publikoen ” poloa azkartuko du Euskal Herriko EPCI erakundeak ( herriarteko lankidetzaren erakunde publikoak ) ahal bezain hurbiletik laguntzeko, baina ere gogoetetan parte hartzeko, ipar Euskal Herriko gobernantza modu egokienari buruz, euskal kulkutura lurralde hortako politika publikoen bihotzean izanen baita.
Dena dela, adimendu kolektiboa beharrezkoa izanen da egitasmo guzi horien gauzatzeko, jakitateak sarean ezarriz eta norberaren gaitasunak interes kolektiboaren mesedetan jarriz.
www.eke.eus/fr
http://www.magmozaik.com/institut-culturel-basque-de-nouveaux-enjeux-territoriaux/

Catherine CLERC,magmozaik64200@gmail.com

This Post Has Been Viewed 63 Times


Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *

Back to Top ↑
  • Rejoignez-nous sur Facebook

  • Catalogue art/culture

  • L’annuaire Mozaik 2017

    L’annuaire Mozaik 2017
  • Panier