Coups de coeur

Published on janvier 1st, 2015 | by MagMozaik

0

10 ans d’Atabal

Pour ces 10 années laissons le soin à François Maton de nous dire ses ambitions, ses envies, son parcours et ses espoirs pour que dure très longtemps l’aventure de ce lieu où vivent toutes les musiques contemporaines. Un grand merci à toute son équipe d’avoir su accompagner un joli challenge qui, désormais, prend son rythme de croisière pour notre plus grand plaisir! 

«Il y a dans la vie de chacun un moment où il faut choisir de fuir ou de résister» C. Bukowski.

10 bougies déjà! En 2015, l’Atabal passera le cap des 10 ans!

Une décennie dans le champ des musiques actuelles, une décennie de concerts, de mélange entre têtes d’affiches, bon nombres de découvertes et tous les groupes locaux. Une décennie à enseigner aussi, transmettre et accompagner projets et initiatives locales. Et même deux à positionner cette idée des musiques actuelles à Biarritz et à l’échelle de l’agglomération comme nécessité au développement de la politique culturelle locale et comme participation à la structuration de ce territoire. On a bien sûr une pensée amicale pour toutes les personnes qui ont oeuvré, travaillé ou accompagné ce projet depuis le départ. 10 ans de projets, de tentatives, de balbutiement aussi parfois il faut bien le reconnaître, pour trouver une voie qui corresponde aux objectifs initiaux, aux valeurs d’intérêt général dans lesquelles on inscrit nos missions. 10 ans pour essayer d’être un des catalyseurs des différentes initiatives locales. 10 ans de propositions, d’invitation vers l’inconnu et la découverte, locale nationale ou intersidérale. Voilà la belle vie de l’Atabal depuis 10 ans. Riche d’événements et de concerts qui succèdent aux activités pédagogiques, aux rencontres scolaires, aux résidences…

Nous essayons toujours d’être le relais fidèle de vos aspirations, des passeurs qui rendent possible vos envies de fêtes, d’apprentissages ou de formations. Ce lieu est bien sûr à vous, c’est votre histoire et nos vies qui s’y déroulent chaque semaine au gré des événements et des expressions qui s’y développent. On oeuvre chaque jour avec la même passion et le même engouement. Loin de tout renoncement ou de fuite. Face à l’évolution de ce secteur on affiche aussi nos convictions et ce socle de valeurs qui nous semblent essentielles. On maintient la posture, l’étincelle et la droiture dans les yeux, avec toujours cette envie de chercher, découvrir, s’émerveiller, faire circuler ou éclore… On résiste au climat anxiogène ambiant en se nourrissant de tout ce qu’il y a d’espoir, de positif et de beau dans ce vivre, construire et créer ensemble au quotidien. En 2015 place donc à encore plus de collaborations et de découvertes en commençant par l’édition 2 de TRIBUS, festival des collectifs locaux, la venue des artistes FAIR: LE TOUR, ISAAC DELUSION et BADEN BADEN ou la Release Party de BOTIBOL en Mars. On vous proposera aussi de retrouver tout au long de l’année quelques artistes qui auront marqué l’histoire de la salle comme Lofofora, Miossec, Tiken Jah Fakoly, Anestesia et d’autres surprises à venir.

A l’aube de cette 10ème année, vous êtes de plus en plus nombreux à nous suivre. Merci vraiment pour ce soutien et soyez sûr qu’avec vous tous, la suite devrait être encore plus belle.

Pour que vive notre langue!

«Ihes egitea edo buru egitea aukeratu behar den momentu bat dago ororen bizitzan» C. Bukowski.

10 kandela jadanik! 2015ean, Atabalek 10 urteen langa gaindituko du! Gaurko musiken arloan hamarkada oso bat. Afitxa buruak, aurkikuntza polit anitz eta tokiko talde guztiak nahasirik, kontzertu hamarkada oso bat. Tokiko ekimen eta proiektuak laguntzen, transmititzen eta irakasten, hamarkada oso bat. Bi hamarkada, gainera, Biarritzen eta hirigunearen baitan gaurko musiken ideia hori kokatzen, tokiko kultura politika garatzeko eta lurralde hori egituratzeko gaurko musikak beharrezkoak direla errepikatzen. Hastapenetik proiektu horren laguntzen, lantzen, gauzatzen aritu diren adiskide guztietaz oroitzen gara, noski. 10 urtez proiektuak garatu ditugu, entseguak egin ditugu, eta batzuetan haztamuka ibili gara ere -onartu behar dugunez-. Guztia, hasierako helburuekin eta interes orokorreko balioekin bat datorren bide bat aurkitzeko asmoz, gure zeregina horren baitan kokatzen baitugu. Tokiko ekimen ezberdinen piztaile bat izaten saiatu gara 10 urtez. 10 urtez proposamenak luzatu ditugu, ezezagunera eta aurkikuntzara hurbiltzeko gonbidapenak egin ditugu, tokiko, estatu mailako edo izarrarteko taldeak ekarraraziz. Horra, azken 10 urteetan, Atabalen bizi ederra. Gertakari eta kontzertuz aberatsa, jarduera pedagogiko, eskolako jardunaldi, egonaldien, eta abarren artean. Zuen nahikundeari fidelki jarraitzen saiatzen gara. Besta egiteko, ikasteko edo formatzeko duzuen gogoa posible egiten dugun bitartekariak izaten saiatzen gara. Gune hori zuena da noski. Zuen istorioak eta gure biziak iragaten dira bertan, aste oro, gertakari eta adierazpenen nahierara.

Egunero aritzen gara pasio eta gogo berarekin, uko egite edo ihes egite guztietatik urrun. Gaurko musiken arloaren bilakaeraren aurrean, gure segurtamenak eta funtsezkoak iruditzen zaizkigun oinarrizko balioak adierazten ditugu. Gure jarrera mantentzen dugu, begietan pindarra eta zuzentasuna atxikitzen ditugu, betiere, bilatzeko, aurkitzeko, xoratzeko, pasarazteko edo zabaltzeko gogoarekin… Egunerokotasunean elkarrekin sortzeak, eraikitzeak eta bizitzeak duen edertasunetik, positibotik eta itxaropenetik elikatzen gara, larritasuna eta antsietatea sustatzen duen giroari buru egiteko. 2015 urtean, beraz, elkarlan eta aurkikuntza gehiago eskainiko dizkizuegu. Hasteko, TRIBUS festibalaren bigarren edizioa izango dugu, tokiko kolektiboen festibala. FAIR egituraren baitan dauden artista ospetsuak ere etorriko dira : LE TOUR, ISAAC DELUSION eta BADEN BADEN. BOTIBOLen estreinaldi besta izango da martxoan. Urte guztian zehar, gainera, aretoko historia idatzi duten artista zenbait ikusten ahalko dituzue : Lofofora, Miossec, Tiken Jah Fakoly, Anestesia eta beste sorpresa batzuk.

10. urte horren hastapenean, gero eta jarraitzaile gehiago zarete. Milesker sostengu horrentzat, zinez. Segur izan, zuekin, segidak orain artekoa baino ederragoa izan beharko lukeela.

www.atabal-biarritz.fr

Catherine CLERC,magmozaik64200@gmail.com

This Post Has Been Viewed 177 Times


Laisser un commentaire

Votre adresse de messagerie ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *

Back to Top ↑